Ermuak makina bat kultur proposamen hartuko ditu irailetik urte amaiera arte

2017/09/07
Ermuak makina bat kultur proposamen hartuko ditu irailetik urte amaiera arte

Irailetik abendura bitartean anitz hartuko ditu Ermua Antzokiak, kulturzale ororen gozamenerako.   Ikuskizunen artean antzerki emanaldiak -heldu nahiz haurrentzat-, musika –kontzertu, emanaldi, zartzuela, etab…-, dantza, humore, magia eta beste hainbat diziplina uztartzen dituzten emanaldiak aurki daitezke.

Eskaintza zabala ezbairik habe adin eta gustu guztientzat aukerak biltzen dituen egitarauean. Ikuskizun horietarako sarrerak datorren irailaren 13an jarriko dira salgai, ohiko plataformetan.

Hainbat izen propio, besteak beste: Albert Plá, J. Cruz Gurrutxaga, Gari, Celtas Cortos edo David Otero

Eskaintza zabala da oso: musikari lotutako 9 proposamen; 8 antzezpen, dantzako 2, bertsolariak, magia, e.a. Guztietatik lau emanaldi haur eta gaztetxoentzat pentsatuta daude. Ikuskizunetatik 9 gazteleraz gauzatuko dira, 6 euskara hutsean eta beste 6 atzerriko beste hizkuntzatan. Laburbilduz, herrian bertan zer ikusi eta gozatu izango dugu, denetarik eta denontzat .

Uda amaiera eta udazken honetako ikuskizunen artean aipagarriak dira, gustuak gustu, ondokoak: irailean Albert Plaren emanaldia eta ‘La Declaración de Guillermo’ izenburuko antzezlana. Urrian ‘Los Visitantes’ talk showa, musikaldiko zartzuela eta Debabarrenako orkestra sinfonikoa. Azaroan San Martineko bertso jaialdia eta Santa Zeziliakoa. Eta azkenik, abenduan ‘Celtas Cortos’ taldearen eta David Oteroren kantaldiak.

Kontsultatu Ermuko udazkeneko kultur egitarau zabala hemen klik eginez.