Ermuko Udaleko kultur sailak Folkez Blai lehiaketa antolatu du beste behin. Guztira sei folk talde lehiatuko dira hamabigarren edizio honetan, irailaren 8tik 10era bitartean ospatuko dena herriko Orbe Cardenal plazan.
Egiaz, folk musikaren inguruko festa hau ostegunean, irailak 7, abiatuko da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Foulareda tokiko taldeak eta Alboka soinujoleen musika eskolak egingo duten gaita-poteoaren eskutik.
Hurrengo egunean, ostirala, hilak 8, lehiaketa ofizialari ekingo zaio Ghost number & His tipsy gypsies eta Tik Tara gipuzkoarrekin. Larunbatean, irailaren 9an, Pontevedrako Obal eta Valentziako Innerlands taldeen txanda izango da. Igandean lehiaketa itxiko dute Huescako Mosicaires-ek eta A Coruñako Andres Penabad Band-ek.
Lehiaketa ofizialaz gain, asteburuan zehar bertaratzen direnek aukera aparta izango dute lehiaketatik at joko duten hainbat talde gonbidaturen emanaldiaz gozatzeko: Valladolideko Fetén Fetén, Doolin' frantziarrak eta Madrilgo Bruna Sonora, iazko Folkez Blai edizioko irabazleak.
Guztira 4.500 euro banatuko dira saritan: 3.000 euro irabazlearentzat, eta 1.500 bigarren postua eskuratzen duen taldearentzat. Gainera, finalean sartzen diren musikariek 400 euro jasoko dituzte Ermuan jotzeko egindako bidaiaren ordainetan.
XII. Folkez Blai jaialdiaren egitaraua honakoa da:
Osteguna, irailak 7
Ostirala, irailak 8
Larunbata, irailak 9
Igandea, irailak 10