Folkez Blai musika lehiaketaren XIII. edizioa ospatuko da asteburu honetan, irailaren 14tik 16ra arte, talde finalisten kontzertuekin. Ostiraletik igande arratsaldera arte, Orbe Kardenala Plazatik, Ermua folkez beteko da. Sarrera doakoa da.
Martxan da jadanik Folkez Blai-ren XIII. edizioa, Ermuko Udalak antolatzen duen folk musika lehiaketa. Asteburu honetan talde finalista egta gonbidatuek Ermuko Orbe Kardenala Plazan kontzertuak eskainiko dituzte, ostiralean hasi eta igandera arte. Bertara gerturatzen direnek folk onenaz gozatzeko aukera izango dute. Sarrera doakoa da, eta egitaraua jarraian ikus daiteke:
- Irailaren 13an (osteguna)
- 19:00etan: Fouraleda (Ermua) eta Alboka Musika Eskolako trikitilariak (Ermua). Gaita poteo
- Irailaren 14an (ostirala)
- Irailaren 15ean (larunbata)
- Irailaren 16an (igandea)