Enplegu aukera bultzatzeko lehen turismo azoka

2017/02/08
Enplegu aukera bultzatzeko lehen turismo azoka
Helmugaren kalitatea hobetzeko eta sektorea profesionalizatzeko helburuari eutsiz, Gipuzkoako Foru Aldundiak sektore turistikoaren lehen enplegu azoka antolatu, Ficoban egingo dena martxoaren 27an eta 28an

Azoka lan bila dabiltzan pertsonen eta sektore turistikoko enpresen arteko elkargune izatea nahiko genuke. Azoka batik bat lan bila dabiltzan pertsonei zuzentzen bazaie ere, plataforma izan nahi du, halaber, sektore turistikoan profesionalki garatzeko duten gaitasuna ezagutarazi nahi duten horientzatzaileak edo orientazio bila dabiltzan ekintzaileentzat. Horrekin batera, enplegu azoka sektore turistikoaren intereseko diren gai nagusien inguruko eztabaida pizteko eta ezagutza partekatzeko gune ere izango da.

Debabarrena Turismotik azokaren inguruko informazio zabala eskaini nahi diegu eskualdeko norbanako, enpresa edota eragileei. Informazio gehiagorakorako eta izena emateko kontsulta ezazu azokaren webgunea.