"Emakumeak Saturrarango memorian" hitzaldia Mutrikun ostegunean hilak 25

2018/10/23
"Emakumeak Saturrarango memorian" hitzaldia Mutrikun ostegunean hilak 25
Datorren ostegunean urriaren 25a, Mutrikun hitzaldi bat egingo da Saturraran hondartzari eta bere historiari buruzkoa, XIX. mendeko bainuetxea eta 1938 eta 1944 arteko emakumeen espetxea nabarmenduta. Hitzaldia Zabiel Kultur-Etxean egingo da, 19:00tan.

Saturraran hondartza eskualdeko ingururik ederrenetarikoa da. Bertan Flsych Beltza ikusgarria azaleratzen da. Baina hondaartza hau bestelako gai batzuengatik ere izan da ezaguna historian zehar: XIX. mendeko bainuetxea, gero 1938tik 1944ra emakumeen espetxe bihurtu zena. Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean, Ondarearen Euripako Jardunaldien barruan, hitzaldi bat ospatuko da hondartza honen historiari buruz. Arantxa Ugarte eta Xabier Bazterretxeak urteak eman dituzte hondartza hau ikertzen, eta beraien eskutik "Emakumean Saturrarango Memorian" hitzaldia ospatuko da ostegun honetan, urriaren 25a, 19:00tan. Sarrera doakoa da.