Elgoibarko X Pintxo Lehiaketa, ekainaren 27tik 29ra

2018/06/26
26 tabernek parte hartuko dute aurtengo Elgoibarko Pintxo Lehiaketan, aurten X. edizioa ospatzen duena. Lehen aldiz epaimahaia gastronomia munduko pertsonaia ospetsuek osatuko dute, eta 26 pintxotik 2 onenak aukeratuko dituzte. Lehiaketa ekainaren 27tik 29ra arte ospatuko da, egunero 19:00tatik 22:00tara, eta pintxo guztiak 1,40€tan salduko dira.

Elgoibarko Pintxo Lehiaketaren X. edizioa ekainaren 27tik 29ra ospatuko da, 26 taberna lehiatuko dira epaimahaiaren eta jendartearen sariengatik. Aurtengo berrikuntza bezala, epaimahaia gastronomiaren munduko pertsonaia ospetsuz osatuta egongo da, besteak beste Elgoibarko Josu Mugerza, Belaustegi Baserria jatetxearen jabea eta sukaldaria dena, Euskadi Gastronomikako kidea eta Debabarreneko gastronomiaren erreferentea. Epaimahai honek bi sari emango ditu, 300 eta 150 euroko erosketa bonoak, txapelak eta diplomak. Jendarteak aukeratutako pintxoari ere diploma eta txapela emango zaizkio. Bozketan parte hartzen dutenen artean Belaustegi Baserria jatetxean bi perstonendako dastaketa menuak eta 150 eurotako erosketa bono bat zozketatuko dira. Pintxoak egunero 19:00tatik 22:00ra dastatu daitezke, eta 1,40€ tan salduko dira. Zatoz gozatzera!