Elgoibarko Parrokiak hiru mende bete dituela ospatzeko bisita gidatuak antolatu dira

2016/02/24
Elgoibarko Parrokiak hiru mende bete dituela ospatzeko bisita gidatuak antolatu dira
Hurrengo bisita gidatua datorren astelehenean, otsailaren 29a, izango da arratsaldeko 17.00etan

Elgoibarko herriak antzinako bi eraikin erlijiosok mendeurrenak ospatzen dituzte aurten, alde batetik duela 300 urte ospatu zen Elgoibarko San Bartolomo parrokiako lehen meza eta bestetik, gaur egun existitzen ez den San Frantzisko komentuaren eraikuntzatik 500 urte pasatu dira.

Urte osoan zehar ekitaldi desberdinak antolatu dira,  bat edo bi hilean, guztira sei bisita gidatu, sei hitzaldi, mahai-inguru bat, bi kontzertu eta herriko baselizak lotzen dituen mendi ibilaldia daude aurreikusita.

Lehen bisita gidatua, pasa den astelehenean izan zen, non parte-hartzaileek parrokiaren 300 urteren historia ezagutu ahal izan zuten, Pello Arrieta historialariaren eskutik. Hogeita hamar bat pertsona bildu ziren eta elizaren historia, eraikuntza faseak eta erretablu eta tailen jatorri eta egileak ezagutzeko aukera izan zuten, beste hainbat bitxikeriren artean.

Parrokia bisitatzeko interesa duten guztientzat, hurrengo bisita gidatua datorren astelehenean, otsailaren 29a, izango da arratsaldeko 17.00etan.