Elgoibarko Nazioarteko Juan Muguerza Krosak hirugarren postua lortu du, Espainiako Atletismo Federazioak krosen urteroko sailkapena argitaratu ostean. Modu horretan, Nazioarteko Atletismo Federazioen (IAAF) egutegietan parte hartzeko aukera izango du.
Egutegi horretan, urtero, hamabi proba zehazten dira. Elgoibarko krosak, Mintxeta klubak antolatuta, EAA kategoria (European Athletics) lortu zuen 2012ko denboraldian, eta hiru denboralditan kategoria horretan mantendu ostean, orain IAAF kategoriara iritsi da.
IAAF-eko hamabi proben artean, estatu mailako hiru kros daude (Atapuerca, Italica eta Elgoibar) eta Europako beste bi: Nairobi (Kenya) eta Chiba (Japon). Bestalde, 2015eko Nazioarteko Juan Muguerza Krosaren egutegia zehazteke dago oraindik.
12 kros IAAF mundu mailan
Hona hemen, IAAFren mundu mailako 12 krosak. Gaurtik aurrera, Nazioarteko Juan Muguerza proba, Krosaren Champions-aren parte da.
Atapuerca (Burgos) |
Bruselas (Belgika) |
Antrim (Britainia Handia) |
Campaccio (Italia) |
Edinburgh (Britainia Handia) |
Itálica (Sevilla) |
Cinque Mulini (Italia) |
Albufeira (Portugal) |
Diekirch (Luxemburgo) |
Chiba (Japonia) |
Nairobi (Kenya) |
Juan Muguerza Elgoibar (Gipuzkoa) |