Elgoibarko geologia izango da protagonista Inma Mugerza tokiko geologak datorren otsailaren 14ean zuzenduko duen bisita gidatuan. 'GEOelgoibar: geologia herriko kaleetan' izenpean, udaletxetik abiatuko da ibilbidea, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Bi ordu eta erdiko iraupena izango duen bisita horri esker partehartzaileek Debabarreneko udalerri honen berezitasun geologikoak bertatik-bertara ezagutuko dituzte. Interesatutako norbanakoek izen-eman dezakete infohydrolur@gmail.com e-posta helbidean, edota 943 901 654 telefono zenbakira deituz (10.00etatik 17.00etara). Plazak mugatuak dira, 25 pertsona gehienez.