Elgoibarren hilero egiten den nekazaritza eta ganadu-azoka bihar, ekainak 28, izango da.
Egitaraua goizeko 9:00etan hasiko da Kalebarren plazan herriko baserritarrek euren saltokiak irekiko dituztelarik. Goizeko 11:00etatik aurrera Elgoibarko Mintxeta atletismo taldeak jarriko duen txosnan pintxoak dastatu ahal izango dira. Pintxo horiek herriko baserri eta harategietako produktuekin egingo dituzte.
Haurrentzako tailerra
Ohi bezala, Kale Kantariek girotuko dituzte kaleak eguerdiko 12:00etan hasita eta berrikuntza bat ere izango da: 12:00etatik 14.00etara bitartean kandelak egiten ikasteko haurrentzako tailerra egongo da Kalebarren plazan.
Amaitzeko, eguerdian hasita, ganadu-erakusketa izango da Aita Agirre plazan.