Eibartik Mendarora txokolate goxoena dastatzera

2017/02/07
Eibartik Mendarora txokolate goxoena dastatzera
Eibarko 'etakitto!' euskara elkarteak Mendaroko Txokolate Fabriraka bisita bat antolatu du otsailaren 11rako. Partehartzaileek ahogozagarri honen elaborazioa gertutik ezagutzeko parada izango dute

Etakitto! Eibarko euskara elkarteak Mendaroko Txokolate Lantegira antolatutako bisitarako plazak bete dira dagoeneko.

Hala, hogei lagun joango dira datorren larunbatean, hilaren 11n, Txokolate Fabrika ospetsura. Partehartzaileak Eibartik Mendarora trenez abiatuko dira, eta bertan, lantegia bertatik bertara ezagutu eta txokolatea dastatzeko aukera paregabea izango dute.