Ohikoa den bezala, Eibarko Armagintza Museoan Eibarko enpresetan egindako produktuen behin behineko erakusketa antolatu du, otsailaren 21etik martxoaren 31ra. "Velomotores Eibarreses" izeneko erakusketa atzo inauguratu zen, eta 16 motor-bizikleta daude ikusgai, Orbea, GAC, BH, Lambretta, eta bestelako enpresetan. Esan beharra dago ibilgailu hauek hasiera batean motor txiki bat gehitu zitzaien bizikletak zirela, eta horrela enpresa eibartar askok errez eman zuten pausua joan den mendeko 50 eta 60 hamarkadetan, arrakasta handiz. Erakusketa gaur arratsaldean irekiko da, 19:00tan, eta sarrera doakoa da. Zatoz Eibarko ondare industriala ezagutzera.