Eibarko V Gilda Lehiaketa

2019/03/27
Eibarko V Gilda Lehiaketa
Gaur hasi eta ostiralera arte, Eibarren V Gila Lehiaketa ospatuko da. Hiri armagineko 22 establezimendu lehiatuko dira, bai epaimahaiaren eta baita publikoaren sariak lortzeko.

Iritsi da martxoa, eta urtero lez, Eibarren Gilda Lehiaketa ospatuko da aste honetan, aurten bere bostgarren edizioa ospatuko duena. Hiri armagineko 22 establezimendu lehiatuko dira, pintxo ezagunen honen euren proposamen berrienak aurkeztuta. Eta Kitto! Euskara Elkarteak antolatuta, leiaketak 150€ko bi sari ditu, bata publikoak emana, epaimahai espezializatu batek bestea. Epaimahai hau eskualdeko eta inguruetako gastronomia arloko pertsona nabarmenek osatu dute: Mireia Alonso sukaldari eibartarra, Iñigo Kortabitarte Durangoko Kobikako sukaldaria, eta Josu Muguerza Elgoibarko Belaustegi Baserria jatetxeko sukaldaria. Epaimahai honek zaporea, aurkezpena, eta originaltasuna izango ditu kontutan. Gildak gaurtik aurrera eta ostiralera arte, hilak 29, egongo dira dastagai. Ez ezazu galdu!