Eibarko Portalea hiru gune desberdinetan banatu daiteke eta horregatik, egun, paraleloki bi erakusketa daude ikusgai. Nabarmentzeko Zaloa Ipiña (Bilbao, 1986) artistak ekarritakoa. 'Argiaren Igarobidea' izenburupean Ipiñak argiaren igarotzeari egiten dio erreferentzi, gai hori bere lanaren ardatz nagusi bihurtuz . "Gune honek argi asko hartzen du bere baitan, eta obrak, bere osotasunean, oso ondo elkarbizitzen du bertako espazioarekin".
Eibarko Portalean egongo da ikusgai erakusketa hori, eta ondoren, artista gazte honen kolekzioak Bilboko Guggenheim museo ospetsura bidaiatuko du. Hala, artearen eta arkitekturaren inguruko zaletuek aukera aparta dute aste honetan Portaleara gerturatu eta eraikinaren zein Zaloa Ipilñaren lana xehetasunez ikuskatzeko.
Iturria: Félix Morquecho.