Aurtengo gaiaren ildoa jarraituz, "Ondarea, Emakumeen Emaria", Eibarko Armagintza Museoak ere Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du, "Eibarko emakumeen aztarnak" izeneko erakusketarekin. Bertan, Eibarko bederatzi artistek eibarko emakumeek hiriaren garapenean eta ondarean jokatutako paperaren interpretazioa aurkeztuko dute. Erakusketa urriaren 25etik azaroaren 18ra arte egongo da ikusgai, doan, Portaleako Erakusketa Aretoan.