Eibarko bizikleten erakusketa Armagintza Museoan

2018/09/17
Eibarko bizikleten erakusketa Armagintza Museoan
Eibarko bizikleta protagonista izango da Armagintza Museoaren hurrengo aldi baterako erakusketan, irailaren 22tik urriaren 21 arte. Erakusketan Carlos Narbaiza Funtseko bizikletak egongo dira ikusgarri, GAC, BH, Orbea, edo Abelux marketakoak esaterako, piñoiak, tinbreak eta bestelako piezetaz gain. Doako bisita gidatua egingo da irailaren 22an, izena emateko 943 708 446 telefonoan, edo museoa@eibar.eus era idatziz.

Europako Mugikortasuaren astea dela eta, Eibarko Armagintza Museoak aldi baterako erakusketa bat irekiko du aste honetan, Eibarko bizikletaren inguruan. Erakusketa honetako piezak Carlos Narbaiza Funtsetik datoz, NAI tallerra sortu zuena eta Eibarko ondare industrialaren elementuak bildu zituena. Erakusketaren izena 'Eibarko bizikletagintza Carlos Narbaiza Funtsan' da, eta irailaren 22tik urriaren 21 arte egongo da irekita. Ohikoa denez, doako bisita gidatu bat egingo da irailaren 22an, 17:00tan euskaraz eta 18:30tan gaztelaniaz, bisita bakoitzeko 20 toki daudelarik. Aurrez izena ematea beharrezkoa da, 943 708 446 telefonora deituz edo museoa@eibar.eus era idatzitz.