Eibarko Armagintza Museoak hamar urte bete ditu dagoeneko. 2007an ireki zituen ateak, armagintzaren historiaren xehetasunak herritar zein bisitariei zabaltzeko. Ezbairik gabe armagintzaren industria Eibarko ondare garrantzitsuenetakoa da, baita herriaren identitate-zigilu nagusienetakoa ere.
Gogora ekarri behar da museoa lehen arma-fabrika izan zen eraikin batean dagoela, herriaren erdigunean.
Museoak, alde batetik, Armeria Eskolaren Museo zaharreko arma-bilduma jasotzen ditu, eta bestetik, Eibarko industriaren bilakaera guztia -eta nola ez, armagintzarena- islatuko duen ibilbidea eskaintzen du, XIV. mendetik hasi eta gaur egun arte.
Museoan antolatutako bisita gidatu baten irudia. Argazkia: Félix Morquecho
Urteurrena behar bezala ospatzeko, datorren larunbatean, urtarrilak 21, ekitaldi berezi bat egingo da, non museoaren 10 urteko ibilbidea jasotzen duen bideo bat proiektatuko den. Halaber, gaurtik hasi eta igandera arte, betiko bisita gidatuak dohainik eskainiko dira (kontsultatu ordutegiak). Bisita gidatuetan izena emateko aurretik eskatu behar da hitzordua, 943 708446 telefonora deituz edota museoa@eibar.eus e-postara idatziz. Gehienez 20 pertsona hartuko dira bisitako.