Eibarko Antzerki Jardunaldiak, turistak erakartzeko lanetan

2017/02/08
Eibarko Antzerki Jardunaldiak, turistak erakartzeko lanetan
Ekitaldiaren antolatzaileek Bilboko Loiu airoportuko informazio gunean kartel bat ipini berri dute, Euskadira datozen turistei Antzerki Jardunaldien berri eman eta Eibar zein Debabarrena bisita ditzatzen

Eibarko Antzerki Jardunaldien oholtza datorren martxoaren 3aren aurretik pil-pilean izango da. Aurten Jardunaldiek 40 urte betetzen dituzte eta urteurrena ospatzeko punta-puntako antzezlan-egitaraua osatu da, non aktore zein aktoresa entzutetsuak izango diren protagonistak, hala nola, Aitana Sánchez-Gijón, Nuria Espert, Josep María Flotats, Ramón Barea, Iñaki Miramón, Juan Gea eta Luis Varela.

Turismoaren aldeko apostua

Eibarko Antzerki Jardunaldiek gero eta ospe handiagoa dute Estatu mailan. Arrazoi hori tarteko, antolakuntzak zein tokiko erakundeek Euskadira datozen bisitariak Eibarrera erakarri nahi dituzte. 

Aurtengo edizioaren aurkezpenean antolatzaileek berretsi bezala, Eibar martxoan "antzerkiaren hiriburu" izango da eta gertakari hau ezagutzera emateko asmoz, Bilboko Loiu airoportuko informazio-gunean Antzerki Jardunaldien kartel ofiziala ipini du antolakuntzak, turistek, jardueaz gozatu ez ezik, Eibar eta Debabarrena bisita ditzaten.