Eibarko Antzerki Jardunaldiek 40 urte betetzen dituzte. Gertakari garrantzitsu hau behar bezala ospatzeko, punta-puntako aktoresa zein aktoreak hartuko ditu jaialdiak. Hala, Aitana Sanchez-Gijon, Nuria Espert, Josep Maria Flotats, Ramon Barea, Iñaki Miramon, Juan Gea eta Luis Varela Eibarren izango dira beren azken antzezlanak oholtza gainean eskaintzeko. Martxoaren 3an hasiko da Antzerki Jaialdia, Unzaga Plazan eta Toribio Etxebarria Kalean urtero egin ohi den Giza Estatuen Erakusketaren eskutik.
Sarrerak otsailaren 11n,12an eta 13an jarriko dira salgai, Coliseo Antzerkian. Interneten ere eskuragarri izango dira.