Ezagutu S.D Eibar-en Europako Lehen Mailako ligako futbol zelairik txikiena: historiaz eta sentipenez betetako 7.083 eserleku, ingeles estiloko Ligako azken zelaian, non emozioak jolasgunetik ezin hurbilago bizi diren.
Gutxi gorabehera ordubeteko ibilbide gidatua egingo da, museoa, buruzagien palkoa eta prentsa aretoa bisitatzeko.
Gainera, taldeak bazkaltzeko erabiltzen duen txoko gastronomikoa bisitatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Eta, nola ez, baita aldageletan ere. Aulkietan eseri ahal izango zara, eta zelaian argazkiren bat ateratzeko aukera izango duzu. ¡Esperientzia ahaztezina, inondik ere, zure eskura!