Armagintzaren Museoak abenduaren 3an, Santa Barbara armaginen zaindariaren egunaren besperan izanik, ate irekien eguna izango du, nahi duten guztiek museoa doan bisitatu dezaten.
Horretaz gain, bisita gidatu bereziak egingo dira, 'museoaren arima' eta bertako fondoak ezagutzeko.
Arma biltegiara bisita gidatuak:10:00, 11:00 eta 12:00etan
Hizkuntza: gaztelania.
Plaza kopurua: 10 lagun talde bakoitzeko.
IZEN-EMATEA: 943 708446
museoa@eibar.eus
EGUNA: Abenduak 3
ORDUTEGIA: 10:00etatik 13:00etara
LEKUA: Armagintzaren Museoa
SARRERA: Doan
Ion Fizek, nazioarteko moda diseinatzaileak, goi-mailako joskintzan bere XV. urteurrena ospatuko du bere jaioterrian, Eibarren.
Ion Fizen erakusketa Armagintzaren Museoan izango da abenduaren 7tik 29ra. Hala, 15 egunetan, diseinatzailearen lan garrantzitsuenak ikusgai izango dira bertan; eta horrekin batera, ume, emakumezko zein gizonezkoentzako jantziak egongo dira pop-up berezi batean.
EGUNA: abenduak 9
ORDUTEGIA : 17:00 euskaraz eta 18:30 erderaz
KOPURUA: 20 lagun
Izen-ematea 943 708446 / museoa@eibar.eus
Material birziklatua izango da oinarria. Eibarko hainbat tailerretan erabilitako materialekin (malguki, torloju, zirrindola, alanbrea, soka, kartoia, etab. luze bat) Gabonetako apaingarri dezberdin bezain politak sortuko ditugu.
Nori zuzendua: publiko guztientzat
Noiz eta non: larunbata, abenduak 16, Armagintza Museoan.
Ordutegia: 17:00etan / Iraupena: 1 ordu t'erdi
Plaza kopurua: 20
Izen-ematea: 943 708446 / museoa@eibar.eus
Prezioa: sarrera dohainik.