Debegesak Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren establezimenduei Tripontziak-eko datorren edizioan parte hartzera gonbidatzen die

2017/09/21
Debegesak Debabarreneko Klub Gastronomikoko kide diren establezimenduei Tripontziak-eko datorren edizioan parte hartzera gonbidatzen die

Debegesak, Debabarrreneko Garapen Agentziak, beste urte betez Tripontziak ekimena antolatuko du datorren azarorako. Iazko edizioek izandako arrakasta aintzat hartuta, eskualdeko Klub Gastronomikoko kide direnei aurtengoan ere parte hartzeko gonbitea luzatzen zaie.

Oraindik Tripontziak edizio berriaren data zehazteke egon arren, Debegesako Turismo Sailetik -Debabarrena Turismo- bilera bat antolatu da datorren urriaren 4rako, arratsaldeko 16:30ean, Debegesako instalazioetan, datorren ekimenaren nondik-norakoak agertzeko.  Bertaratu nahi dutenek, mesedez, eman dezatela izena, irailak 29 (ostirala) baino lehen, posta elektronikoan edo 943 82 01 10 telefonora deituz (Ainara-gatik galdetu).