Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Basquetourren bidez eta Turismoko Estatu-Idazkaritzarekin lankidetzan, “Anfitriones” programako ikastaroetan parte hartzeko izen-emate epea ireki du. Izena emateko epea azaroaren 8an amaituko da.
Trebakuntza-saio hauekin, Eusko Jaurlaritzak lortu nahi du: parte hartzen dutenek, euren eguneroko lanean, bezeroei tratu bikaina emateko praktika eta teknika berriak erabil ditzatela. Aldi berean, laneko giroa hobetzea eta talde-lana suspertzea ere lortu nahi da, zalantzarik gabe bezeroak eramaten duen inpresioa hobetzeko eragina duen langileen gogobetetasuna lortzeko.
Ikastaroak %100 finantzatuta daude eta Euskadin eskainiko direnak honakoak dira:
Debegesan, Eibarren (Azitain Industrialdea 3 bis):
Getxo Elkartegian (Bizkaia):
- Azaroaren 13an (9:00-13:00) “Behar berezidun bezeroei zuzendutako arreta”
- Azaroaren 13an (15:30-19:30) “Komunikazio eraginkorra bezeroarekin”
- Azaroaren 14an (9:00-13:00) “(Euskadi) Zure jomugaren tokiak eta zerbitzuak gomendatu”.
Eta Gasteizko Salburua Parkeko “Ataria”-n:
IZENA EMATEKO:
- Bete ezazu izen-emate orri hau eta bidali ondorengo e-postara: anfitriones.presencial@segittur.es
- edo deitu ondorengo telefono zenbakira: 93 008 00 75, 9:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera.