Debarren Eguneko egitaraua gaur jarriko da martxan, eta iganderarte luzatuko da. Ekintza ugari izango dira asteburu osoz, eta herritar guztiak kaleetara irtengo dira jardunaldietaz gozatzeko. Musika, zezenak, giza proba, erraldoiak edota dantzak izango dira, besteak beste, jardunaldi hauetan adin guztietako debarrendako eta bisitariendako.
Kolore Anitzek, Zuha-tza elkarteko aisialdi taldeak, gaur arratsaldean emango dio hasiera egitarauari, gazte guztiak bilduta. Hasteko, txupinazoa izango da eta gero kalejira bat burutuko da. Debako Banda Gazteak soinu alaiak eskeiniko ditu eguna amaitzeko.
Larunbatean berriz, Haur Margo Lehiaketa ospatuko dute goizean zehar. Itziar, Deba eta Urretxuko giza probako taldeak Euskal Jolaseko pilotalekuan izango dira lehian, eta gero Debako Musika Bandak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak kontzertua eskainiko dute. Arratsaldean berriz, iazko martxan jarritako danborradak bere jarraipena izango du.
Dena den, Debarren Egunak igandean izango du bere jardunaldi handia. 'Gure Kai' taldeko kideek betiko dantzak aurkeztuko dituzte eta erraldoiak ere izango dira goizez eta arratsaldez, herriko kaleetatik zehar.
18:00: Txupinazoa, kalejira eta showa
19:30: Kalean kantuz
22:00: Banda Gaztearen kontzertua
Goizean: Haur Margo lehiaketa
11:30: Giza proba
13:00: Kontzertua. Ondoren, Debako gaiteroekin kalejira
18:30: Danborrada
20:30: Dantzaldia
00:00: Dantzaldia
8:00: Diana
9:00: Entzierroa eta sokamuturra
9:00: Euskal Herriko Txori Kantarien Txapelketa
11:00: Meza eta ezpata-dantza San Roke ermitan
11:45: Erraldoi konpartsen desfilea
12:30: Aurreskua. Gero, Ikurrin erraldoi herrikoia
17:00: Haur margo lehiaketako sari banaketa
19:00: Erromeria