Debako 34. Udako Musika Jaialdia abian da jada

2017/08/04
Debako 34. Udako Musika Jaialdia abian da jada
Debako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatu ohi duen Udako Musikaldiak XXXIV. edizioa du aurtengoa. Abuztuaren 3tik aurrera, ostegunero, kontzertuak izango ditugu euskal gotikoaren altxorra den Santa Maria Elizan.

Udako Musikaldiaren XXXIV. edizioa joan den ostegunean, abuztuaren 3an, abiatu zen. Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, lau kontzertu antolatu ditu ziklo honen baitan. Beraz, hilabete honetan zehar, ostegunetan, Debako Santa Maria elizan musika nagusituko da. 

KEA ahots taldea arduratuko da aurtengo musikaldiari hasiera emateaz. Kamerako erreferentziazko abesbatza da Estatu mailan. 12 abeslari profesionalez osatuta dago eta 1997. urtetik Errenazimendu eta Barrokoko musika korala hedatzeko helburua du. Abuztuaren 3an, arratsaldeko 8etan Santa Maria elizako klaustroan izango dira Enrique Azurzaren zuzendaritzapean.

Hurrengo kontzertua hilaren 10ean izango da. Bigarren hau Santa Maria elizaren barnealdean eskainiko digute  Xavier Canin tronpetistak eta Matthieu de Miguel organistak, aurrekoaren ordu berean, 20:00etan.

Abuztuaren hirugarren astean atsedenaldia egingo da San Roke jaiak direla eta. Horren ostean, SIGMA PROJECT QUARTET taldea izango da abuztuaren 24an, saxofoi bakarlari ezagunek osatutako laukotea, hain zuzen.

Musikaldiari amaiera emateko, abuztuaren 31n, Cuarteto IDEOMENEO igoko da klaustroko oholtzara. Azken kontzertu honetan biolina, biola eta biolontxeloa izango dira protagonista.

Aipatu kontzertuak arratsaldeko 8etan izango dira, meza ondoren eta Santa Maria elizako klaustroan egingo dira, abuztuaren 10ekoa izan ezik. Eskuko programak kontzertu egunetan bertan banatuko dira Eliza atarian. Aurrez ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen.