Debanatura ingurune elkartea buru-belarri jarduten da lanean Debako paduraren aberastaun ekologikoa eta biologikoa merezi bezala kontserbatzeko. Izan ere, ibai inguruan aurkitzen diren espezie babestuek eta bertako flora bereziak zainketa lan mardula eskatzen dute, kalterik jasan ez dezaten.
Hala, urtero bezala, joan den otsailaren 12an Debanatura ingurune elkarteak herriko padurara irteera gidatua antolatu zuen, zonaldea garbitzeko, tokiko flora eta fauna aberatsa ezagutzeko, eta bertan aurkitzen diren landare zein animali motei buruzko informazioa helarazteko.
Debabarreneko herri hartako bizilagunek plastikozko botilak eta bestelako zaborrak jaso zituzten, ikaragarrizko balioa duen padura txukun eta garbi mantentzeko xedez.
Debako Paduran egindako garbiketa-lanen irudia. / Argazkia: Debanatura
1977tik, otsailak 2an Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzen da, 1971n Irango Rasmar hirian Hezeguneen inguruko hitzarmenaren oroipen modura.
Akordio honen bitartez, biologikoko aniztasun handia gordetzen duten hezeguneen garrantzia goretsi nahi da, izan ere, gune horiek klimaren eta uraren berezko zikloen erregulatzaileak izateaz gain, ur gozoaren hornitzaile dira. Halaber, eta Debako padura kasu, aisialdirako, turismorako eta arrantzarako toki aproposak dira.