Nori ez zaio burura etortzen Donostiako Kontxako barandan urtero balleteko dantzari txikiek eskaintzen duten emanaldi zoragarria? Ikuskizun hark jende mordoxka biltzen du Badiare n bueltan.
Deban ere antzerako ekimen bat egin ohi daKulunka ballet taldeko dantzarien eskutik. Bihar, apirilak 8, ballet ikasleak ibaiko pasealekuaren barandan ipiniko dira eguerdiko 12:30ean bisitari eta bertakoei euren ikuskizuna eskaintzeko asmoz. Tutuez eta musika klasikoz jantziko da hortaz Debako zonalde eder hori.
Jardunaldia, ordea, ez da dantzaldi horretara mugatuko, izan ere, ikuskizun horren aurretik, goizeko 11:00etan, Foruen plazan dantza talde gonbidatuei ongietorria emango zaie: Iruñeako Duguna; Urki, Andoaindik eta Mutrikuko Gure Ametsa, hain zuzen. 12:00etan kalejiran eta dantza batean pasealekurantz abiatuko dira horiek guztiak, herriko kaleak girotuz.
Ondoren,13:30ean, pasarelan egingo den emanaldi ikusgarriaren ondoren, foruen plazan dantza jaialdiari emango zaio hasiera, gonbidatutako talde guztiek parte hartuko dutelarik. Ondoren, partehartzaile denek Aldats pilotalekuan bazkalduko dute, eta jardunaldia behar bezala ixteko, hainbat joku egingo dira Aldatsen bertan.