Hasiera emango zaio Debabarreneko VI. aste ekologikoari, Eibarko VI. azoka ekologikoarekin.
Eibarko udala, Debemen eta Biolur elkarteak antolatutako azoka honetan, gure baserrietako produktu desberdin asko ezagutzeko eta erosteko aukera izango da goizeko 10:00etatik14:00rak arte, Eibarko Untzaga plazan.
Leku desberdinetako ekoizleak egongo dira azokan eta modu berean produktu anitz topatu daitezke postuetan.
Azokako partehartzaileak:
Ekoizlea |
Herria |
Produktua |
Goiabe |
Aia |
Ogia, gozogintza, pintxoak |
Mireia Segura |
Zumaia |
Umeentzako arropa ekologikoa |
Placido Tainta |
Falces |
Baratxuriak |
Aitor Bastarrika |
Zarauz |
Arropa |
Pikunieta |
Antzuola |
Gazta |
Sosola |
Eibar |
Ogia, gazta |
Txillarre |
Elgoibar |
Barazkiak |
Jose Lizarralde |
Zumarraga |
Intxaurrak |
Aikur |
Urretxu |
Eztia |
Bodegas Mendiko |
Aibar |
Ardoa |
Ekoalboraz |
Elgoibar, Mutriku |
Barazkiak |
Mariaje Revuelta |
Aretxabaleta |
Barazkiak |
Doniene |
Itziar |
Barazkiak |
Aldaba |
Tolosa |
Ogia, gazta |
Itxoste |
Soraluze |
Mermeladak, kombucha |
Lonbide |
Aretxabaleta |
Barazkiak |
Joseba Baez |
Idiazabal |
Gazta |
Txaramela |
Muskiz |
Pasta |
Luz |
Peralta |
Olioa |
Aza ta Porrua |
Eibar |
Informazioa |
Biolur |
Gipuzkoa |
Informazioa |
Azokan egongo diren produktu guztiek bi ezaugarri berezi dauzkate: modu ekologikoan zainduak eta era artisau batetan elaboratu egin direla. Honek zer esan nahi du? Modu laburrean azalduta, natura, animali eta gizakien osasun eta etorkizuna errespetatzen eta kaltetu gabe ekoiztuta izan direla.
Abantailak asko dira, ekoizpen ekologikoek gure osasunaz gain gure ingurunea zaintzen dituztelako modu iraunkor eta jasangarri batetan.
Azokari esker, ekoizleek salmenta burutu eta bide batez kontsumitzaileak informazioa zuzen-zuzenean jasotzeko aukera edukiko du, bertan egongo bait dira produktu horiek ekoizten dituztenak. Edozein zalantza argitzeko edo galderak egiteko aukera paregabea izango da.
Honetaz gain, azokan ekintza desberdinak izango dira, ekoizleak ezagutzeko elkarrizketak, azokako produktuekin osatutako otarren zozketa...
Goizean zehar burutuko diren tailerrak honako hauek izango dira
Goizeko 10etatik 14,00etara Ogi tailerra Eibarko Sosola baserrikoen eskutik
Goizeko 11etan Landaketa tailerra
Goizeko 11etan Askari osasuntsua tailerra
Azokaz gain, astean zehar baserri bisitak izango dira
Doniene Berri baserrira (Itziar)
Baratzazaintza ekologikoa
18.00etatik 20.30etara
Basailun baserrira (Mutriku)
Frutazaintza eta baratzezaintza ekologikoa
18.00etatik 20.30etara
Bisitak dohainaik izango dira eta izenematea BIOLUR elkartean izango da, 943 761447
EKOLAPIKO EGUNA
Urkizu plazan (EIBAR)
EKOLAPIKO eguna antolatuko da, bertan tailerrak, antzezlanak eta umeentzako jolasak eskeiniko direlarik, goiz eta arratsaldez.
EKOLAPIKO bertako baserrietan sortutako elikagaiekin, elikadura ekologikoa eta osasuntsua eskoletako jangeletan txertatzeko proiektua da. Haurren osasuna bermatu nahi da, jatorri ekologikodun elikagaien bitartez. Era berean, bertako nekazaritza ekologikoaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, gure baserrien etorkizuna bermatuz.
Proiektuaren esentzia sentsibilizazioa haurrekin eta gurasoekin lantzean datz