Debabarreneko eskualdea eta Euskal Kostaldeko Geoparkea, Fitur azokan

2013/01/28
Debabarreneko eskualdea eta Euskal Kostaldeko Geoparkea, Fitur azokan
Nazioarteko Turismo Azokaren 33. edizioa urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra bitartean burutuko da Madrilen.

Turismoak urteko lehen hitzordu garrantzitsua du Fitur azokan eta, urtero legez, Debabarreneko eskualdeak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak tokia izango dute bertan, Euskadiko stand orokorraren barruan.

Fitur azoka Madrilen egingo da, urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra bitartean.

Zonaldeko turismo-jarduera dinamizatu eta sustatu asmoz, Fitur azokara hurbilduko dira Debegesako Turismo arduradun Cristina Iturriagagoitia eta Debako Turismo Bulegoko arduradun Jasone Galdona. Halaber, Euskal Kostaldeko Geoparkeko Gerente Leire Barriuso ere han izango da, gainerako erakundeekin harremanak sendotu eta sektoreko profesionalen artean kontaktuak gehitzeko.

Fitur azokak 33. edizioa du aurten. Munduko turismo azokarik garrantzitsuenetakoa da eta sektoreko profesionalentzat saihestu ezin den hitzordua. Iaz 210.000 bisitari baino gehiago hartu zituen azokak.