Debabarreneko eskaintza turistikoa Sevatur turismo azokan

2015/03/13
Debabarreneko eskaintza turistikoa Sevatur turismo azokan
Turismo azoka Donostiako Kursaal Jauregian burutuko da asteburuan, gaur hasi eta igandera bitartean.

Gaur ireki ditu ateak Sevatur 2015 turismo azokak Donostiako Kursaal Jauregian eta igandera bitartean izango dugu aukera bertako eskaintza zabalaz gozatzeko. Urtero bezala, Debabarreneko eskualdeak, Debegesa Garapen Agentziaren eskutik, bertako eskaintza aurkeztuko du, bai kostaldekoa baita barnealdekoa ere, hala nola, Euskal Kostaldeko Geoparkea, Elorriagako behatokia, Elgoibar eta Eibarko museoak, Mutrikuko hirigune historikoa, etabar

Azokaren ordutegiari dagokionez, 10:30etik 14:30era eta arratsaldez 16:00etatik 20:30era egongo da zabalik. Sarrerak 3 euro balio du eta 12 urtetik beherako haurrentzat doakoa izango da.