Canal Plus kateko "Planeta Bike" telebista saioko lantalde bat maiatzean egon zen Debabarreneko BTT zentroari buruzko saioa grabatzen. Guztira, 3 egunez eskualdeko toki ezberdinetan ibili ziren irudiak grabatzen: kostaldeko flyscharen ingurua, Sakoneta eta Elorriaga, Olatz eta Lasturko bailarak, Debako hondartza, Mutriku edota Karakate mendia.
Debabarreneko BTT Zentroak Elgoibarren duen harrera gunean ere izan ziren programako aurkezleak, Chus Castellanos bizikletan aditua eta Rafa Alkorta futbol jokalari ohia. Bertan, Mintxeta kirolgunean, Debegesako Turismo Saileko arduradun Cristina Iturriagagoitiarekin egin zuten hitzordua, Debabarreneko BTT Zentroaren eskaintza zabala ezagutu nahian.
Programa osorik eskegi dute Youtube atarian. "Planeta Bike" saioa bizikleta zaleei zuzenduta dago eta, besteak beste, bizikletan egiteko ibilbideak erakustea du helburu.