Ekainaren 28an, igandea, Debabarreneko I BTT Martxa ospatuko da. Bi ibilbide proposatzen dizkizuegu, 45 km-koa luzeena eta 25km-koa laburrena, biak Karakateko ibilbidean barrena.
Azkeneko xehetasunak ixten ari gara baina hitzordua zuen agendan gordetzea nahi genuke. Martxa hau Euskadi BTT Zentroen I Challengaren barnean dago.
Oso epe laburrean, xehetasun guztien berri emango dizuegu.
Parte-hartzaile guztien artean hainbat sari zozketatuko dira: bazkari-afariak, eskualdeko ostatuetan alojamendua, bisita gidatuak... Anima zaitez!