Debabarreneko armak Donostiako Untzi Museoan

2018/06/20
Debabarreneko armak Donostiako Untzi Museoan
"Zoriontasunaren bilaketa" erakusketan Euskadiko historiaren atal ezezagunetako bat aurkezten da: Ameriketako hamairu kolonia britainiarrei euren independentziaren aldeko borrokan emandako laguntza, Eibar eta Soraluzeko armak bidaliz. Erakusteka hau irailaren 30 arte dago zabalik.

Donostiako Untzi Museoan irailaren 30 arte ikusgarri dagoen erakusketan Euskadiko historiaren gutxien ezagutzen den ataletariko bat aztertzen da: Amerikako independentzian izandako papera. "Zoriontasunaren bilaketa" izena duen erakusketan Euskal Kostaldeko hainbat portutatik Ameriketara bidalitako zenbait objektu daude ikusgarri, besteak beste, Eibar eta Soraluzen egindako armak. Xabier Alberdi historialariaren hitzetan, armak bakailaua eta beste produktu batzuen truke bidaltzen ziren, baita Soraluze eta Eibarko teknikariak ere, armen muntaian espezializatuak.

Erakusketara doako bisita gidatuak lanegun diren astearte eta asteazkenetan eskaintzen dira, 17:00tan euskaraz, eta 18:00tan gaztelaniaz. Ez da erreserbatu behar. Informazio gehiago Untzi Museoaren webgunean.