Joan den azaroaren 13an Debabarreneko Turismo Mahaia egin zen eskualdeko Garapen Agentzian, Debegesan. Bertan izan ziren arlo publiko zein pribatuko ordezkariak.
Bilera horretan lehiakortasun programen inguruko txostenak onartutzat eman ziren. 2017an Debabarrena Turismoko 25 enpresa kolaboratzailek parte hartu dute hainbat lehiakortasun eta kalitate programetan.
Lerro hauen bitartez zoriondu nahi diegu guztiei, egindako saiakeragatik eta kanpo-ebaluazioak horren ongi gainditzeagatik. Zorionak!