Datorren ostegunean, ekainak 8, 12:00etan, Arbe Hotelean (Laranga Auzoa z/g, Mutriku), Debabarreneko 2020ra bitarteko Turismo Plan Estrategikoa aurkeztuko dugu prentsaurrean.
Debegesa garapen agentziaren ekimenez, Turismo Plan Estrategiko berria eskualdeko turismo eragileekin batera landu da, eta turismo-helmuga lehiakor eta jasangarri bat lortzeko bidean pauso bat aurrera egitea du xede.
Bertan izango dira:
• Maider Echevarria, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria.
• Maite Cruzado, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria.
• Debabarreneko turismo eragileak.
• Debabarreneko alkateak.
• Debegesa Garapen Agentzia