"Debabarrenan kalitatezko turismoa bultzatzearen alde lanean jarraitzen dugu sektoreko eragileok"

2017/06/12
"Debabarrenan kalitatezko turismoa bultzatzearen alde lanean jarraitzen dugu sektoreko eragileok"
Eskualdeko hainbat baliabide eta turismo eragilek azken hamar urteotan sektoreak eman duen bilakaerari buruzko hausnarketa egiten dute.

Debabarrena Turismok bideo berri bat editatu du 2017ko ekainean, non eskualdeko establezimendu turistikoek azken urteotan sektoreak eman duen bilakaerari buruz hitz egiten duten.
Zehazki, Debabarreneko Turismoko kolaboratzaile diren zortzi establezimendu elkarrizketatu ditugu: Itziarko Salegi Jatetxea, Itziarko Itxaspe Kanpina, Mutrikuko Arbe Hotela, Elgoibarko Belaustegi Jatetxea, Mendaroko Txokolateak; Eibarko Azitain Jatetxea eta Sosola Nekazalturismoa, eta Ermuko Melida Ostatua.

Horiek guztiek "positibotzat" jotzen dute azken hamarkadan turismoak Debabarrenan eman duen eboluzioa, batez ere, "gastronomiak, naturak, giroak edota Euskal Kostaldeko Geoparkeak" bultzatuta, besteak beste.

Bideoa hemen da ikusgai: