Orain arte gu aritu gara zuri gure eskualdeko txokorik ederrenak ezagutzera ematen. Orain zure txanda da!
Egin Instagramen argitalpen bat (feed normalean; ez Instagram Story, TV edo Reels) Debabarreneko zure txokorik kuttunenaren argazki batekin. Zure begiratoki gogokoenetik egindako argazki bat izan daiteke, hainbeste gustatu zitzaizun ibilbide hartakoa, egon zinen ostatukoa, zure jatetxe gogokoenarena, hain gustuko duzun taberna horrena, edo gure eskualdeko 8 herrietako txokoren batena... erakutsiguzu zuk nahi duzun leku hori eta esaiguzu zergatik den hain berezia zuretzat. Erabili #Debabarrena traola, jarraitu eta aipatu gure kontua (@debabarrenatur) eta kokapena jarri, edo behintzat kokapena azaldu argitalpenaren testuan. Guk zure argitalpena ikusi ahal izateko, kontua publikoki ikusgai izan beharko duzu.
Zure argitalpenak baldintza horiek betetzen baditu, automatikoki gure eskualdeko produktuekin osatutako bi sorta ederren zozketan sartuko zara! Nahi dituzun beste argitalpen egin ditzakezu, beti ere #Debabarrena traola erabiliz, gure kontua aipatu eta kokapena adieraziz.
Zozketan parte hartzeko epea maiatzaren 8tik 30era izango da, bi datak barne. Bi irabazleak aukeratzeko, ondo partekatu diren argitalpen guztien artean zozketa automatiko bat egingo da maiatzaren 31n, Easypromos erramintaren bidez. Irabazleak gure sare sozialetan eta webgunean emango ditugu ezagutzera, eta beraiekin jarriko gara zuzenean kontaktuan Instagram bidez, kontaktu datuak eskatzeko.
Irabazleek bi asteko epea izango dute saria jasotzeko, Debegesak Eibarko Azitain Industrialdean duen egoitzan. Denbora hori pasata saria jaso ez bada, berriz zozketatuko da.