Datorren asteburuan, hilaren 15etik 17ra Elgoibarrek, San Anton, bere bigarren patronoiaren eguna ospatuko du. Aurreko urteetan bezalaxe, herritar eta gerturatzen diren guztiek jai giroaz gozatzeko aukera zabala izango dute asteburu guztian zehar.
Larunbatean ume eta gaztetxoenak izango dira protagonista, Kalegoein eta Aita Agirre plazetan parke infantila jarriko dute, eta baita beste hainbat jarduera ere.
Igandean, San Anton zaindariaren egunean, ekitaldi nagusiak Meza Nagusia, Musika Bandaren kontzertua eta “Hor Konpon Mari Anton” antzezlanaren aurkezpena izango dira, besteak beste.
Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu programa