Dantza erakustaldia Eibarko Ihauteriei ekiteko

2017/02/17
Dantza erakustaldia Eibarko Ihauteriei ekiteko
Kezka Dantza Taldeak, euskal folklorearen aintzinako ohiturak berreskuratzeko xedez, landa-eremuan garai batean ohikoak ziren ospakizunen adaptazioa egin du, aspaldiko pertsonaiak berreskuratuz

Kezka Dantza Taldeak hasiera emango diete Eibarko Ihauteriei larunbatean otsailak 18 dantza erakustaldi baten eskutik. Beste urte betez, 'koko-dantzek' herriko txokoak girotuko dituzte, eta baserriz-baserri arituko dira makila dantza antzeztuz. Emanaldi bakoitzaren ondoren baserri bakoitzeko atarira hurbilduko dira dantzaren ordainetan izango duten oparia jasotzera. Hala, trikitilariez, dultzaineroez, dantzariez eta pertsonai tradizionalez osatutako konpartsak landa-eremua koloreztatuko du euren abesti eta dantzaldiekin.

Bisitariek hainbat pertsonairen mozorroak ikusi ahal izango dituzte, hala nola, artzak, emagalduak, edota joalduna deritzona, azken hau ardi-larruazalez atondua, bizkarrean zintzarriak dituela. Oro har, era guztietako pertsonai barregarriak, tokikoei zein bisitariei atentzioa emateko.

Koko-dantzariak goizeko 08:30ean abiatuko dira Eibarko Merkatu Plazatik, eta herriko kaleak girotu ondoren, baserrietatik egingo dute euren ohiko ibilaldi mozorrotua.