Asteazken honetan, azaroaren 1ean, Itziarren ohiko gaandu Peria ospatuko da, aurten 25. aldiz Itziarko Peria Elkarteak antolatuta. Goizeko 9etatik arratsaldeko 2ak arte, askotariko ganadua egongo da ikusgai: besteak beste, behiak, idiak, behorrak, astoak, pottokak, txerriak, ahuntzak, ardiak, etab. Honetaz gain, nekazal makinaria erakusketa, bertako produktuen eta artisauen postuak, aizkolari ikuskizuna, eta musika egun osoan zehar izango dira, jai eguna alaitzeko.