Badator Debabarreneko Gaztaren III. Astea

2018/10/17
Datorren ostegunean urriaren 18a hasiko da Debabarreneko Gaztaren III. Astea Eibarren. Egun horretan pintxo pote berezia egingo da, baina ekitaldi nagusia igandeko gazta azoka izango da, urriaren 21ean, bertako ekoizleen gazta erosteko aukera emango duena. Ostiralean dastaketa eta erakusketa egingo dira Eibarko Udaletxeko harrera gunean.

Debabarreneko Gaztaren III. Astea ostegun honetan, urriaren 18, hasiko da, eta gastronomia bikainez betetako asteburua dakar, eskualdeko gazta onenekin. Ostegunean pintxo pote berezia egingo da. Jarraian, ostiralean show-cooking eta dastaketa Mikel Garaizabal eta Oskar Treviñoren eskutik. Larunbatean Mausitxa baserrira bisita eta hurrengo larunbatean urriak 28, Goienetxe baserrria bisita. Ekitaldi nagusia igandean urriaren 21ean izango da, Debabarreneko Gazta Azoka ospatuko baita Eibarren. Egitarau osoa jarraian:

Urriaren 19a ostirala

Gaztarekin Jolastuz, Show Cooking eta Dastaketa

Tokia: Eibarko Udaletxeko patioan

Ordua: arratsaldeko 19:15-20:30etara

Mikel Garaizabal  enologo aditua eta Oskar Treviño sukaldari eibartarraren eskutik eskualdeko  gazta, txakolin eta sagardoarekin  egindako Show Cooking-a eta dastaketa aurrera eramango dira partehartze irekiarekin.

Hizkuntza: Euskera.

Doako ekintza. Ekitaldian parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharra dago Debemen-eko bulegora deituz: 943 744 067.

Urriaren 20a larunbata

11:00etan Mausitxa baserrira bisita.

Abeltzainen bizimodua eta gaztaren prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera eskualdeko gaztagileen baserrietan. Bisitak ordu beteko iraupena izango du eta gazta dastatzeko aukera izango da

Doako ekintza. Ekitaldian parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharra dago Debemen-eko bulegora deituz: 943 744 067.

Urriaren 21a igandea

10:00etatik-14:00tara Debabarreneko Gazta Azoka Untzaga Plazan, Eibar.

11:30 Mandiola Gañekuatik Untzaga plazara ardiak kalez kale.

12:00etatik 13:30ak arte ardiak ikusgai Untzaga plazan.

Erakustaldiak eta tailerrak

  • 11:30etan eta 12:45etan Gazta egiteko prozesua Mausitxako  baserriko Iñaki Ansolaren eskutik
  • Latxa ardiaren artilea eraldatzeko prozesua.
  1. 10:00etatik aurrera irute eta artile lan erakusketa  Miren Torrealday eibartarraren eskutik
  2. 11:00etatik 14:00tara Artile mozketa, Ipar Arrinda eta Mikel Etxebarria ardi moztaileen eskutik
  3. Puntu eta kakorratz topaketa 
  4. Umeentzako irute tailerra 

Urriaren 28a larunbata

11:00etan Goienetxe baserrira bisita. Topagunea: Olatz auzoko plazan (Mutriku).