Azaroaren 17an abiatuko den Eibarko Bakailao Astean Debabarreneko hainbat ostalaritza establezimenduk parte hartuko dute

2017/11/13
Azaroaren 17an abiatuko den Eibarko Bakailao Astean Debabarreneko hainbat ostalaritza establezimenduk parte hartuko dute

Eibarko Bakailao Asteak , beste hainbat ekimen gastronomikorekin batera, berresten du Debabarrena sukaldaritzaren bueltan antolatzen diren ekimenez josita dagoen eskualdea dela. Horiek horrela, eta urteko egitarau gastronomikoan erreparatuz gero, gastronomia erakarpen turistiko bat da bere horretan gure eskualdean.

Joan den asteburan Gaztainerre azoka izan genuen. Orain lekukoa hartuko du Eibarko Bakailao Asteak, dagoeneko martxan dagoen eta arrakasta itzela izaten ari den Tripontziak-en IV.edizioarekin kointziditzen duen ekimena. 

Ondoren Eibarko Udalak taxututako egitaraua zehazten da, bakailaoa gustuko dutenentzat neurrira egindako programazio zabala..

Ostirala, azaroak 17

      19:30ean, Portalean:  'El bacalao y los vascos. Un recorrido por su historia', hitzaldia, Xabier Alberdiren eskutik.

Larunbata, azaroak  18

    12:30-14:30, Eibarko udaletxeko patioan.  'Bacalaos alkorta” I. pintxo lehiaketaren finala. Parte hartuko dute Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako Pintxo Lehiaketetako aurtengo irabazleek, baita Eibar, Elgoibar eta Ermuko lehiaketak irabazi zituztenek ere.

Igandea, azaroak 19

      12:00etan, Untzaga Plazan. Eskolarteko Bakailao Lehiaketa.                                                      

Larunbata, azaroak 25

      13:00etan, Untzaga Plazan. San Andres Saria 'XXV. Bakailao Txapelketarako' bakailao banaketa.

Igandea, azaroak 26

      11:00etan, Untzaga Plazan. Bakailao Kofradiaren XXIV. Kapitulua.