Mutriku 'Antzerkiz Blai' egongo da azaroaren 12tik 17ra

2017/11/06
 Mutriku 'Antzerkiz Blai' egongo da azaroaren 12tik 17ra
Igande honetan, hilak 12, arratsaldeko 19:00etan 'Etxeko saltsak' antzezlanarekin emango zaio hasiera antzerki jardunaldiei. Sarrerak Turismo bulegoan daude salgai, 5 eurotan.

Urtero bezala, Mutriku antzerki munduan murgilduko da urtetik urtera are eta arrakasta gehiago izaten ari den 'Antzerkiz Blai' jaialdiaren eskutik.

Azaroaren 12tik Abenduaren 17ra arte ANTZERKIAZ BLAI! izango da Debabarreneko kostaldeko herrian. Egitarau zabala antolatu du aurtengorako ere Udaleko kultur sailak. Etxeko kutsua hartuko du ekimenak, izan ere, Goizeko izarra eta Akelarre taldeek euren lanak igoko dituzte oholtza gainera.

Igande honetan emango da lehen antzerki saioa, arratsaldeko 19.00etan, 'Etxeko saltsak' antzezlanaren eskutik. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko Mutrikuko Turismo Bulegoan. Antzezlan guztiak Labiel Kultur Etxean eskainiko dira.