Asteburu honetan Eibarren II. Bacalaos Alkorta Pintxo Lehiaketa

2018/11/14
Igande honetan Untzaga plazan ospatuko da Bacalaos Alkorta Pintxo Lehiaketaren bigarren edizioa. Finalean Debabarreneko hiru jatetxek hartuko dute parte: Eibarko Baratze, Elgoibarko Viento Sur, eta Ermuko Sagarra. 2018an bestelako pintxo lehiaketak irabazi dituzten beste taberna eta jatetxeen aurka lehiatuko dira. Aurten herritarrek osatutako epaimahaia ere egongo da.

Udazkena Debabarrenean gastronomia da. Honen eredua da igande honetan ospatuko den II. Bacalaos Alkorta Pintxo Lehiaketaren finala. Bertan Debabarreneko hiru establezimendu, eta 2018an pintxo lehiaketak irabazi dituzten Euskadiko eta Nafarroakoak lehiatuko dira. Formatua show cooking bidez izango da, Eibarko udaletxeko arkupean, 12:30tatik 14:30tara, eta gastronomia munduko pertsonaia ospetsuek osatuko dute epaimahaia. Gainera, aurtengo berrikuntza bezala, epaimahai herrikoia ere egongo da, bertaratzen diren herritarren artean egunean bertan aukeratuko dena.