Aste Santu eta Pazko Asteak, Geoparkea ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du.

2016/03/16
Aste Santu eta Pazko Asteak, Geoparkea ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du.
Aste Santu eta Pazko Astera begira, Geoparkeak nabarmen haundituko du bisita gidatuen eskaintza.

Martxoko lehen asteburuan hasi ziren bisita gidatuak Euskal Kostaldeko Geoparkean, eta martxoa eta apirilean zehar astebururo izango da hura ezagutzeko aukera. Ala ere, Aste Santu eta Pazko Astera begira, Geoparkeak nabarmen haundituko du bisita gidatuen eskaintza. Publiko zabalari zuzendutako era guztietako proposamen erakargarriak ditugu eskura.

Datozen bi hilabeteetarako aurreikusi diren bisita gidatuen artean, nabarmentzekoak dira kostaldeko labar ikusgarriak ezagutzera ematera bideratuta dauden irteerak, bai oinez, bai itsasontziz. Geoparkeko harkaitzetan hainbat gertakari gelditu dira jasota, hala nola, dinosauroen desagerpena edota Lurraren aldaketa klimatiko handiak. Bisita gidatuek geologia, edertasun handiko paisaiak, kultura eta turismoa uztartzen dituzte.

www.geoparkea.com webgunearen bitartez ezagutu daiteke proposamenen berri, baita erreserbak egin ere. 

 

paseos barco
paseos barco