Arrietakua Jauregira bisita gidatuak hasiko dira

2018/06/12
Arrietakua Jauregira bisita gidatuak hasiko dira
Antonio de Gaztañeta almiranteak XVII. mendean eraikia, Arrietakua Jauregia lehen aldiz bisita gidatuak egiteko irekiko da. Jadanik tokia erreserbatu daiteke Euskal Kostako Geoparkearen webgunean, eta Mutriku eta Debako turismo bulegoetan.

Arrietakua Jauregia, Mutrikuko eraikin esanguratsuenetariko bat dena, lehen aldiz bisita gidatuak egiteko irekiko da uda honetan, jauregiaren jabe de Mutrikuko Kondea Enrique Areilza Churruca, Mutrikuko Udala, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko akordio bati esker. Arrietakua ezaguna da kontserbazio egoera bikainagatik, baita bertan bizitako pertsonaia ospetsuengatik ere, Antonio de Gaztañeta almirantea eta Cosme Damián de Churruca brigadierra, besteak beste.

Erakunde ordezkariek eta industriako ordezkariek egingo dituzten bisitekin emango zaio programari hasiera, ekainaren 14an eta 19an. Mutrikuko biztanleendako 15 doako bisita egingo dira jarraian, ekainaren 17tik 29ra bitartean. Hauetarako izena turismo bulegoan eman behar da, edo 943 603 378 telefonora deituz. Azkenekoz, uztailaren 3tik aurrera bisita gidatuak jendartera irekiko dira, eta 12€ko prezioa izango dute, 5€koa 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Sarrerak Deba eta Mutrikuko turismo bulegoetan eros daitezke, edo Geoparkearen webgunean.