Eibarko Armagintza Museoak 11 urte betetzen ditu hasi berri dugun urte honetan. Gertakizun hori tarteko, ate irekiak antolatu dira datorren urtarrilaren 18tik 21era, bertako bilduma museoaren ohiko ordutegian ezagutu ahal izateko.
Armagintza Museoak, Eibarko armagintza tradizioa medio, bertako ondare industrialaren eta memoria historikoaren kontserbazioan zein zabalkuntzan lanean dihardu bere sorreratik.
Museoa aitzinean arma-fabrika izan zen eraikin batean dago kokatua, herriaren erdialdeann.Armeria Eskolaren Museo zaharreko arma-bilduma jasotzen du, eta bestetik, Eibarko industriaren bilakaera guztia -eta nola ez, armagintzarena- islatuko duen ibilbidea eskaintzen du, XIV. mendetik hasi eta gaur egun arte.