Arma erakusketaren euskarazko katalogo digitalaren aurkezpena hartuko du Armagintzaren Museoak hilaren 22an

2018/02/19
Arma erakusketaren euskarazko katalogo digitalaren aurkezpena hartuko du Armagintzaren Museoak hilaren 22an
Urtebete pasa da Armagintzaren Museoak erakusketaren katalogoa argitaratu zuela. Aurten, euskarazko bertsioari heldu dio eta oraingoa EPUB formatoan izango da.

Itzulpen hau egin duen Alfontso Mujika Etxeberriak azalduko ditu lanaren nondik norakoak eta Igor Goñik Eibarko armagintzari buruz hitz egingo digu. Aurkezpena Eibarko Armagintza Museoan izango da ostegunean, otsailaren 22an, arratsaldkeo 19:00etan.

Katalogo horretan, gaur egungo behin betiko erakusketan dauden piezak xehetasunez dokumentaturik agertzen zaizkigu.

Jose Luis Valenciagaren lan ederraren ondorio, bertan ikus dezakegu bildumaren balio harrigarria.

*Iturria: Eibarko Udala