Udako hurrengo bi asteak animatzeko asmoz argazki lehiaketa bat antolatu dugu.
Saturrarango haitzak
Noiz arte:
Uztailaren 23.a arte
Nola parte hartu:
Atera argazkiak.
Bidali emailez hona: debabarrenaturismo(a bildua)gmail.com.
Egin nahi beste argazki, betiere Debabarrenean.
Sari nagusia
Argazki onenaren egileak bi lagunentzako asteburu pasa eta afaria irabaziko du Txindurri iturri nekazalturismoan.
Zozketa orokorra
Parte-hartzaile guztien artean bi lagunentzako bazkari bat zozketatuko dugu Txindurri iturri-n bertan.
Oinarriak:
Debabarrenean egindako argazkiak izan behar dira.
Parte hartzaile bakoitzak nahi beste argazki bidali ahal ditu.
EGUNERAKETA: Argazkiak uztailaren 7 eta 23 bitartean egindakoak izan behar dira. Egunotan daukagun eguraldia ikusirik, lehiaketara aurkezten diren argazkiek ez daukate zertan epe honetan ateratakoak izan behar.
Debegesak argazki hauek erabili ahal izango ditu etorkizunean, beti ere argazkiaren egilea zein den esanaz.
Lehiaketan parte hartzen duten argazkiek CC - BY lizentzia izango dute parte-hartzen duten unetik (hemen lizentziaren xehetasunak).
Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude:
Emailez bidali ondorengo helbidera: debabarrenaturismo(a bildua)gmail.com. Argazkia bidaltzeaz gain izen-abizenak eta kontaktu telefonoa eman beharko da. Partehartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua dagoela jakinarazteko. Email bakoitzeko argazki bat bidaltzea gomendatzen dugu tamaina arazorik ez izateko.
Flickr-en, edo antzerako zerbitzuren batean, jarri daiteke argazkia. Argazkia bidaltzeaz gain izen-abizenak eta kontaktu telefonoa eman beharko da emaila bidaliz helbide honetara: debabarrenaturismo(a bildua)gmail.com. Partehartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua dagoela jakinarazteko.
Uztailaren 24an emango da jakitera emaitza.
Bi sari banatuko dira. Sari nagusia argazki onenaren egileari emango zaio; saria nekazalturismo batean bi pertsonentzako asteburua izango da. Horretaz gain, parte hartu duten guztien artean zozketa bat egingo da bi pertsonentzako bazkari bat oparituz.
Argazki onena Debegesak aukeratuko du.
Parte hartzaile guztien artean bi pertsonarentzako bazkaria zozketatuko da. Zozketa honetarako ez du axola zenbat argazki bidali diren.
Bi sarien irabazleek astebete izango dute saria onartzen dutela jakinarazteko, bestela Debegesak beste irabazle batzuk aukeratuko lituzke, zozketaren kasuan hau berriz ere eginaz.
Lehiaketan parte hartzen dutenek hemengo oinarri hauek onartzen dituzte.