Zerua motxailen aterpe izenpean Motxaila Eguna ospatuko dute Mendaron datorren martxoaren 9an eta 10ean azken urteotako ohitura jarraituz.
Martxoaren 9an, ostiralean, Motxailak Bertsotan saioa ospatuko da. Maialen Olazabal gai-jartzailearen esanetan Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña eta Jone Uria bertsolariak arituko dira bertsotan. Saioa gaueko 22:00etan hasiko da Mendaroko San Agustin Kulturgunean.
Bertso saiorako txartelak salgai ipini dituzte eta 5 euroren truke erosi ahal izango dira Txirristakan eta Morroskilon.
Bezperako bertso-saioaren ostean, Motxaila Eguna izango da protagonista larunbatean, martxoaren 10ean. Makina bat jardueara antolatu dira jardunaldi horretarako, bertakoek eta bisitariek jaigiroan egun biribila igaro dezaten.
Egitaraua, ondorengoa: